XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lenengo atala.

Naiezak baiño be zauzkada geiago eragiten deusku eriotzeak, berau dalako naiezik naiezena.

Liburu santuetan iaiotzako eguna baiño obea dala eriotzakoa irakurri-arren Vos homini illi per quem Filius hominis tradetur Mat XXVI 24 iaiotzako egunari begia argi egiten iako kristiñauen euren etxeetan be, eriotzakoari barriz arpegi illuna, goibela, sotilla, mukerra ta negartsua.

Ezin etxekotu da gure artean eriotzea.

¿Arerio gaiztoren bat eteda?.

¿Zor andiren bat, geuk ezin kitaturikoren bat, garbitu eragitera eteiatorku?.

¿Zer da edo nor da eriotzea?.

Mundutarren begiakaz begiratu-ezkero, eriotzea arerio andi bat da, beste guztiak baiño esku azurtsuetan indar geiago ta biotzean amurru geiago daukazana.

Zerutarren begiakaz begiratu-ezkero ostera, eriotzea Jaungoikoaren eskudun edo ministro bat da; betiraupeneko, beste munduko atezaiña.